AKTUALITATEA / Gedar langile kazeta
Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hamahirugarren atala
Masa komunikabideen inguruan jardun dute atal honetan, hiru tertulianoren eskutik. Apirilaren 10ean argitaratuko dugu hurrengo saioa.
2022eko martxoaren 29
Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hamahirugarren atala

Joan den igandean, martxoaren 27an, kaleratu genuen Gedar Telebista-ren Burdin Hesia programaren hamahirugarren atala: Gezurretarako askatasuna eta prentsa. Oraingoan, Haizea Uzkudun aurkezleak gidatuta, prentsaren inguruan aritu dira saioan, baita komunikabideek pentsamendu marko jakin bat orokortzeko duten gaitasunaren inguruan ere. Hiru tertuliano izan dira mahaiaren bueltan; hain justu, Peio Ormazabal, Manex Gurrutxaga eta Aitor Bizkarra.

Bi astero argitaratzen dugu Burdin Hesia aktualitate programaren atal berri bat. Hurrengo saioa apirilaren 10ean egongo da ikusgai.

Hona hemen Burdin Hesia-ren hamahirugarren atala, osorik: