AKTUALITATEA / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak egin ditu abenduaren 6an, beste urte batez
Atzo, Espainiako Konstituzioaren Egunean, hogei herritan izan ziren IAko kideek antolatutako Herri Eskolak. Besteak beste, Trantsizioaren inguruan jardun zuten ikasleek.
2021eko abenduaren 7
Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak egin ditu abenduaren 6an, beste urte batez

Espainiako Konstituzioaren Eguna izan zen atzo, eta "jaiegun arrotzei intsumisioa" aldarrikatu zuen Ikasle Abertzaleakek beste urte batez. Hala, Herri Eskolak antolatu zituen Euskal Herriko hogei herritan. Trantsizioaren inguruko hausnarketa politikoak egin zituzten ikasleek, eta horretaz gain, aisialdirako eskaintzaz gozatzeko aukera ere izan zuten gero.

Hain justu, Iruñean, Altsasun, Lizarran (Nafarroa), Donostian, Hondarribian, Hernanin, Zarautzen, Zumaian, Azpeitian, Tolosan, Legazpin, Ordizian, Arrasaten, Oñatin (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Gernikan, Ondarroan, Elorrion, Bilbon eta Larrabetzun (Bizkaia) elkartu ziren atzokoan Herri Eskolak egiteko.

Hona hemen hainbat Herri Eskoletako irudiak: