AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Ibaetan, emakume bat bortxatu zuen gizon batek ostegun gauean
Itaia larunbatean mobilizatu zen bortxaketa salatzeko, eta Arrakalak gaurko antolatu du protesta bat, Ibaetako campusean.
2026eko urtarrilaren 26
Ibaetan, emakume bat bortxatu zuen gizon batek ostegun gauean

Ostegun gauean, eraso matxista bat jasan zuen emakume batek Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa): gizonezko batek drogatu, kolpatu eta bortxatu egin zuen. Erasoa salatzeko, Donostiako Itaiak larunbatean egin zuen protesta bat Antiguan, Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean.

Erasotua izan zen emakumeari babesa eman eta "erasotzaile guztien inpunitateari" kontra egitera deitu zuen Emakumeon Antolakunde Sozialistak. "Egoera larria da, posizionatzeko momentua da: matxismoaren konplize izan edo matxismoaren aurka antolatu eta borrokatu", gaineratu zuen.

Ibaetako campuseko emakume-taldeak ere, Arrakalak, mobilizazio bat antolatu du: gaur, astelehenez, 11:00etan Aulariopean elkarretaratzera deitu du.