AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Hitzarmen berria sinatzeko zailtasunei aurre egiteko, greban daude Leitzako Torraspapeleko langileak
Grebak langileen %93ren babesa du, eta hitzarmen berriaren negoziaketaren blokeoa gainditu nahi dute.
2022eko otsailaren 2
Hitzarmen berria sinatzeko zailtasunei aurre egiteko, greban daude Leitzako Torraspapeleko langileak

Langileen esanetan, enpresako zuzendaritza hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatzen ari da eta, egoera hori salatzeko, bost eguneko greba egiten ari dira Leitzako (Nafarroa) Torraspapeleko langileak.

Bost greba egun egingo dituzte guztira: urtarrilaren 30ean egin zuten lehen greba eguna, gaur dute bigarrena, eta hurrengoak otsailaren 5ean, 8an eta 12an izango dira.

350 beharginek egiten dute lan enpresan, eta 262k bozkatu dute grebaren alde, hemezortzik aurka eta seik zurian.