AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Hiru sexu-eraso salatu dituzte azken egunetan Zarautzen eta Tolosan
Aurreko ostegunean, emakume adingabe bati eraso zion gizonezko batek. Tolosan, bi emakumeri eraso die beste gizon batek, osteopatia bulego batean.
2024eko urtarrilaren 30
Hiru sexu-eraso salatu dituzte azken egunetan Zarautzen eta Tolosan

Azken egunetan, hiru emakumek jasandako sexu-erasoen berri eman dute Euskal Herrian. Zarautzen (Gipuzkoa), aurreko ostegunean izan zen eraso bat: emakume adingabe bati eraso zion gizonezko batek. Ostegunean bertan eraman zuten atxilo erasotzailea.

Tolosan (Gipuzkoa), berriz, bi emakumeri (adingabea da haietako bat) egin dizkie sexu-erasoak beste gizon batek. Osteopata da erasotzailea, eta bere bulegoan egin zien eraso bi emakumeei, bakarrik zeudela: masaje bat ematea aitzakiatzat hartuta, ukituak egin zizkien. Hilabete honetan jarri dituzte salaketak bi emakumeek; erasoetako bat oraintsu izan da, baina duela zenbait urte gertatu zen bestea. Urtarrilaren 21ean atxilotu zuten erasotzailea.