AKTUALITATEA / Errepresioa
Hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira
Espainiako Poliziak hiru pertsona eraman ditu atxilo Donibanen, aurreko urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin lotuta.
2020eko otsailaren 13
Hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira

Gaur, otsailak 13, Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Donibanen (Iruñea, Nafarroa), goizeko aurreneko orduetan. Aurreko hilabeteko greba orokorraren harira izan dira atxiloketak.

Ahotsa-k jakinarazi duenez, komisaldegitik pasatu ostean utzi dituzte aske hirurak, eguerdi aldera. Atxiloketak salatzeko mobilizazioa deitu dute Donibanen arratsalderako, 19:00etan hasita.

Iragan astean beste pertsona bat atzeman zuten Burlatan (Nafarroa), orduan ere, greba orokorrarekin lotuta.