AKTUALITATEA / Errepresioa
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, lanean ari ez zen ertzain bati erasotzea leporatuta
21, 22 eta 25 urte dituzte atxilotuek, eta igande iluntzean ertzain bati eraso egitea eta iraintzea egozten diete.
2022eko uztailaren 25
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, lanean ari ez zen ertzain bati erasotzea leporatuta

Hainbat hedabidek jakinarazi berri dutenez, Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu Gasteizen (Araba), lanean ari ez zen ertzain bati eraso egitea leporatuta. Igande iluntzean izan ziren gertakariak, 21:00ak aldera, Gasteizko Aiztogile kalean; Ertzaintzaren hitzetan, ertzaina iraindu zuten hiru gazteek, eta alde egiteko eskatu zioten. Haietako batek kolpatu egin omen zuen gero.

Dirudienez, 21, 22 eta 25 urte dituzte atxilotutako pertsonek. Polizia-etxera eraman dituzte, eta arratsaldeko aurreneko orduan utzi dituzte aske, karguekin.