AKTUALITATEA / Errepresioa
Hiru gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Gasteizen
Lau gazte deklaratzera deitu dituzte Gasteizen, urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin lotuta. Horietako bi atxilotu zituen Espainiako Poliziak asteartean, eta hirugarren bat atzo.
2020eko azaroaren 12
Hiru gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Gasteizen

Hala Bedi-k jaso duenez, Espainiako Poliziak hiru gazte atxilotu ditu Gasteizen (Araba), urtarrilaren 30eko greba orokorrean izan ziren mobilizazioekin lotuta. Hala Bedi-ren esanetan, kalez jantzitako poliziak asteartean bertaratu ziren lau gazteren etxeetara, Betoñoko komisaldegian deklaratzeko aginduekin. Haietako bi atzeman eta komisaldegira eraman zituzten, deklaratu zezaten.

Atzo, asteazkena, deklaratzera deituta zegoen hirugarren gazte bat atxilotu zuten. Atzo arratsalderako, aske zeuden hirurak.