AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Hiru eraso matxista jazo ziren ostiralean Lapurdin
Joan den ostiralean, hiru emakumeri eraso egin zieten haien bikotekideek, Hendaian eta Miarritzen. Hiru erasotzaileek zituzten aurrekariak, eta kartzelaratu egin dituzte oraingoan.
2019eko azaroaren 27
Hiru eraso matxista jazo ziren ostiralean Lapurdin

Haien bikotekideei eraso egiteagatik sartu dituzte kartzelara hiru gizon lapurtar. Iragan ostiralean gertatu ziren hiru erasoak; Hendaian (Lapurdi) bat, eta Miarritzen (Lapurdi) beste biak.

Espetxeratu ostean, astelehenean izan zuten epaiketa hiru erasotzaileek, baina haien defentsa prestatzeko denbora gehiago eskatu zuten abokatuek. Hala, abenduaren 12ra eta 16ra atzeratu dituzte epaiketa saioak. Bitartean, ordea, kartzelan jarraituko dute hirurek.

Hilabete hasieran, gizonezko batek haren emaztea erail zuen herrialde berean; Baionan (Lapurdi), hain zuzen. Genero indarkeria zela-eta, aurrekariak zituen erasotzaile horrek ere.