AKTUALITATEA / Soldata sistema
Hiru behargin zauritu dira Durangon, aldamio batetik erorita
Astelehenean izan zen lan-istripua, Arandoñotorre kaleko obra batean. 44 urteko langile bat zauritu zen larrien, eta Gurutzetako Ospitalean dago.
2023eko martxoaren 29
Hiru behargin zauritu dira Durangon, aldamio batetik erorita

Durangon (Bizkaia) hiru langile zauritu ziren joan den astelehenean, Arandoñotorre kaleko lan batzuetan. Aldamio batetik jausi ziren hiru beharginak, argitu ez dituzten arrazoiak zirela-eta, mugitu egin baitzen egitura. Hiru metroko altueratik erori ziren 26, 44 eta 48 urteko beharginak.

Larrien zauritu zen langilea, 44 urtekoa, Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten. Beste bi beharginak, ordea, Galdakaon (Bizkaia) artatu zituzten.