AKTUALITATEA / Migrazioa
Hiru atxilotu Hernanin, pertsonen salerosketagatik
24 pertsona zihoazen atxilotuak gidatzen ari ziren ibilgailuetan, dokumentaziorik gabe.
2025eko uztailaren 15
Hiru atxilotu Hernanin, pertsonen salerosketagatik

Igande goizaldean, hiru pertsona atxilotu zituzten AP-8 autobideko zerbitzugune batean, Hernanin (Gipuzkoa). Furgoneta bana gidatzen ari ziren, eta dokumentaziorik gabeko 24 pertsona zihoazen barruan, itxura denez, migrazio-bidean. Kontrol baten barruan geratu zituzten hiru ibilgailuak.

elDiario.es-ek jaso duenez, 21 eta 39 urte artean dituzte atxilotutako hiru gidariek, eta jatorri indiarrekoak eta pakistandarrekoak dira. Atzo goizean igaro ziren epailearen aurretik.