AKTUALITATEA / Zuzenbide burgesa
Hilabete bateko kartzela zigorra, Hendaian konfinamenduaren aurkako elkarretaratzeak antolatzea leporatuta
Konfinamenduaren aurkako protesta bat izan zen Hendaian pasa den larunbatean. Parte hartzaileetako bat atxilotua izan zen, eta Baionako epaitegira eramana izan da aste honetan. Hilabete bateko kartzela zigorra emana izan zaio, baita 500 eta 135 euroko bi isun ere.
2020eko azaroaren 6
Hilabete bateko kartzela zigorra, Hendaian konfinamenduaren aurkako elkarretaratzeak antolatzea leporatuta

Atzo, azaroak 5, Baionako (Lapurdi) epaitegian aurkeztu behar izan du Hendaiako (Lapurdi) elkarretaratze batean parte hartu zuen lagun bat. Ezarri diren neurri murriztaileak salatzeko protesta antolatu izana egotzi diote.

Atxilotu eta 24 ordu polizia-etxean pasa ondotik, epailearengana eraman zuten. Hilabete bateko espetxe zigorra ezarri dio hark, eta horrekin batera, bi isun ordaintzera behartu: bata 500 eurokoa "legez kanpoko" elkarretaratze bat egiteagatik, eta bestea 135 eurokoa, arau murriztaileak urratzeagatik.

Elkarretaratzera deitu dute larunbat honetako ere, askatasunen urraketa eta areagotu den errepresioa salatzeko.