AKTUALITATEA / Soldata sistema
Hil egin da sanferminetan lan-istripua izan zuen FCCko behargina
Altuera batetik erori zen uztailaren 10ean, eta uztailaren 19an hil zen, buruan jasandako kolpearen ondorioz.
2024eko uztailaren 22
Hil egin da sanferminetan lan-istripua izan zuen FCCko behargina
— ARGAZKIA Europa Press

Joan den uztailaren 10ean, sanferminetan, lan-istripu larri bat jasan zuen FCC Medio Ambiente enpresako langile batek. Antza denez, kale-garbiketa lanetan jarduten zuen 59 urteko beharginak, eta Noain-Ezkirozko (Nafarroa) industrialdean izan zuen istripua: altuera batetik jausi zen, eta burua kolpatu zuen.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalean egon da ordutik, larriki zauritutik, baina bizia galdu du: uztailaren 19an zendu zen, buruan jasandako kolpearen eraginez.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 33 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.