AKTUALITATEA / Soldata sistema
Hil egin da Amezketako paper-fabrika batean lan-istripua izan zuen behargina
Astelehenean jasan zuen istripua 30 urteko langileak, mantenu-lanetan ari zela. Ibarra Argi Lanak enpresarentzat jarduten zuen. Aurten, gutxienez 38 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024eko abuztuaren 29
Hil egin da Amezketako paper-fabrika batean lan-istripua izan zuen behargina

Amezketako (Gipuzkoa) Aralar paper-fabrikan lan-istripu larri bat izan zen astelehenean. Mantenu-lanak egiten ari zela, istripu bat jasan eta larriki zauritu zen azpikontratatutako behargin bat. Gaur jakinarazi dutenez, hil egin da zauritutako langilea. 30 urte zituen, eta Ibarra Argi Lanak enpresarentzat egiten zuen lan.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 38 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan 2024. urtea hasi zenetik.