AKTUALITATEA / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
Herri Eskolak egingo ditu Ikasle Abertzaleakek abenduaren 6an
Espainiako Konstituzioaren Egunean, "jaiegun arrotzei intsumisioa" aldarrikatuko du IAk aurten ere. Egitarauak osatu ditu hainbat herritan, hitzaldiak, tailerrak, bazkariak eta kontzertuak tarteko.
2021eko abenduaren 2
Herri Eskolak egingo ditu Ikasle Abertzaleakek abenduaren 6an

Datorren astelehenean, abenduaren 6an, Herri Eskolak egingo ditu Ikasle Abertzaleakek dozenatik gora herritan. Trantsizioaren gaia, garaiotan izango dute hizpide denetan, eta aisialdirako aukera ere egongo da, bazkariak zein kontzertuak antolatu baitituzte leku gehienetan.

Espainiako Konstituzioak irudikatzen duen "dominazio-sistema gaitzestea" nahiz Herri Eskolak "ikasle langileon heziketa politikorako tresna izatea" dira egitasmoaren helburuak, IAko kideek azaldu dutenez.

Deialdiak

Nafarroa

  • Iruñea: 11:30ean, Auzotegin
  • Altsasu: 11:00etan, Altsasuko Gaztetxean
  • Lizarra: 11:30ean, Sugarra gaztetxean

Gipuzkoa

  • Donostia: 11:00etan, Arrano elkartean
  • Hondarribia: 11:00etan, Arma plazan
  • Hernani: 11:30ean, Kontrakantxa gaztetxean
  • Zarautz: 11:30ean, Putzuzulo gaztetxean
  • Zumaia: 12:00etan, Torreberri gaztetxean
  • Azpeitia: 11:30ean, Ikasberri Ikastolan
  • Tolosa: 11:00etan, Triangulon
  • Legazpi: 11:00etan, Legazpiko Gaztetxean
  • Ordizia: 11:00etan, Ordiziako Gaztetxean
  • Arrasate: 11:00etan, Arrasateko Gaztetxean
  • Oñati: 11:00etan, Antixena gaztetxean

Araba

  • Gasteiz: 12:00etan, Gasteizko Zentro Sozialistan

Bizkaia

  • Gernika: 11:00etan, Astran
  • Ondarroa: 12:00etan, Ondarroako Gaztetxean
  • Elorrio: 11:00etan, Elorrioko Gaztetxean
  • Bilbo: 12:00etan, Etxarri gaztetxean
  • Larrabetzu: 11:00etan, Hori Bai gaztetxean