AKTUALITATEA / Soldata sistema
Hamazazpi beharginak kaleratuko dituzte Mutrikuko Zizzo fabrikan
Bihar sartuko da indarrean zuzendaritzak aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea.
2025eko martxoaren 19
Hamazazpi beharginak kaleratuko dituzte Mutrikuko Zizzo fabrikan
— ARGAZKIA ELA

Azkenean, aurrera egingo du Mutrikuko (Gipuzkoa) Zizzo kontserba fabrikako zuzendaritzak mahaira atera duen enplegu-erregulazioko espedienteak. Ez da akordiorik egon neurriari buruzko negoziazioan, baina bihar bertan sartuko da indarrean, eta euren lanpostua galduko dute plantilla osatzen duten hamazazpi langileek.

Enpresak zorrak ditu oraindik beharginekin, baina Soldatak Bermatzeko Funtsera (FOGASA) jo beharko dute euren soldatak eta kaleratzeengatiko kalte-ordainak kobratu nahi badituzte, enpresak ez omen duelako horretarako gaitasunik. Joan den urtarrilean sartu zuten hartzekodunen konkurtsoan lantegia, eta segituan aurkeztu zuen lan-erregulazioko espedientea zuzendaritzak, behargin guztiak kaleratzeko asmoz.