AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Hainbat eraso matxista salatu dituzte Oreretako jaietan
Besteak beste, gizonezko batek ukituak egin dizkie hainbat emakumeri. Oarsoaldeko Itaiak etxeratze kolektiboak izan ditu martxan festetako zenbait egunetan.
2024eko uztailaren 26
Hainbat eraso matxista salatu dituzte Oreretako jaietan

Madalena jaiak ospatu dituzte azken egunetan Oreretan (Gipuzkoa), eta, atzo jakinarazi zutenez, hainbat emakumek jasan dituzte eraso matxistak. Horien artean, autobus-geltokian gertatutako eraso baten berri eman dute: bertan zeuden hainbat emakumeri egin zizkien ukituak gizonezko batek. Gero atxilotu zuten erasotzailea; 24 urte ditu.

Oarsoaldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak etxeratze kolektiboak egin ditu Madalena festetan. Joan den asteazkenerako eta aurreko larunbaterako antolatu zituzten taldekako etxeratzeak, merkatu zaharreko txoznagunetik.