AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Hainbat emakumeri ukituak egin dizkien gizon bat atzeman dute Iruñean
Bizikletan mugitzen zen, eta, hitz lizunak esateaz gain, ukituak egiten zizkien emakumeei. Gutxienez zazpi eraso salatu dira.
2023eko otsailaren 13
Hainbat emakumeri ukituak egin dizkien gizon bat atzeman dute Iruñean

20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Iruñean (Nafarroa), azken hilabeteetan gutxienez zazpi emakumeri eraso egitea leporatuta. Urrian hasita, antzeko erasoak jasan izana salatu dute zazpi emakumek: bizikletan mugitzen zen gizon batek hitz lizunak esan eta ukituak egin zizkiela jakinarazi dute. Dirudienez, Iturrama eta Lezkairu inguruetan izan ziren erasoak.

Deskribapenarekin bat zetorren gizon bat atzeman, eta aurreko ostiralean atxilotu zuten. Epailearen esku utzi zuten asteburuan.