AKTUALITATEA / Migrazioa
Gutxienez zazpi pertsonak galdu dute bizia El Hierrora iritsi nahian, haietatik hiru haurrak
Irauli egin da ia 200 lagun zeramatzan ontzia. Haurtxo bat desagerturik dago oraindik.
2025eko maiatzaren 28
Gutxienez zazpi pertsonak galdu dute bizia El Hierrora iritsi nahian, haietatik hiru haurrak
— ARGAZKIA Itsas-Salbamendua

La Restingako portuan, El Hierron (Santa Cruz Tenerifekoa), irauli egin da kaira iristear zen ontzi bat. Iturri ofizialen arabera, ia 200 pertsona zihoazen barruan, Espainiako Estatura migratzeko ahaleginean. Tartean ziren hainbat eta hainbat haurtxo.

Ontzia irauli denean, uretara erori eta hil egin dira gutxienez zazpi pertsona. Haietatik hiru umeak ziren. Horretaz gain, desagerturik jarraitzen du beste haurtxo batek.