AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gutxienez zazpi gizon atxilotu dituzte Barakaldon eta Nafarroan, indarkeria matxistarekin lotuta
Burlatan, Tafallan, Iruñean, Agoitzen, Zizur Nagusian, Atarrabian nahiz Barakaldon izan dira atxiloketak azken egunetan.
2023eko martxoaren 6
Gutxienez zazpi gizon atxilotu dituzte Barakaldon eta Nafarroan, indarkeria matxistarekin lotuta

Aurreko ostiralean, Basaurin (Bizkaia) espetxeratu zuten gizon bat, Barakaldon (Bizkaia) hainbat emakumeri eraso egiteagatik. 24 urteko gizonezkoak emakume bati eraso zion iazko irailean, eta beste lauri abenduan.

Zehazki, iraileko erasoaren harira atxilotu zuten aurreko astean. Orduan, kalean egin zion eraso emakume bati, eta polizia-ikerketan DNA analisiak egin ondoren atzeman zuten joan den ostiralean. Barakaldoko Guardiako Epaitegiak erabaki zuen erasotzailea kartzelaratzea.

Esan modura, baina, gutxienez beste lau sexu-eraso egin zituen 2022ko abenduan. Hilabete horren hasieran ere atxilotu zuten gizona, eta eginbideak ireki zizkioten ustez.

Eraso ugari Nafarroan

Nafarroan, bestalde, gutxienez sei gizonezko atxilotu dituzte azken egunetan, indarkeria matxistagatik. Hain justu, Burlatan, Tafallan, Iruñean, Agoitzen, Zizur Nagusian eta Atarrabian izan dira atxiloketak. Ez dute xehetasunik eman.