AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gutxienez sei sexu-eraso eta bi eraso homofobo izan ziren Lekeition Antzar Egunean
Portuko txosnak gaur ez zabaltzea erabaki du Txosna Batzordeak, eta elkarretaratze batera deitu du.
2023eko irailaren 7
Gutxienez sei sexu-eraso eta bi eraso homofobo izan ziren Lekeition Antzar Egunean
— ARGAZKIA Onda Vasca

Joan den asteartean ospatu zuten Antzar Eguna Lekeition (Bizkaia), eta sexu-eraso eta eraso homofobo ugari izan ziren: Txosna Batzordeak egun horretan izandako sei eraso sexistaren eta bi eraso homofoboren berri izan du.

Hori dela-eta, erabaki bat hartu du gaurko egunari dagokionez: gaur, irailaren 7an, ez dituzte irekiko portuko eremuko txosnak. Gainera, kontzentrazio batera deitu dute gaurko iluntzerako. Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean, elkarretaratze bat izango da 20:00etan, Abadeen Moilan.