AKTUALITATEA
Gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte Lapurdin, margoketa batzuk direla-eta
Paueko polizia-zerbitzuen esku dago ikerketa, Euskal Irratien arabera. Hazparnen atxilotu dituzte bi pertsona, Itsasun bat, eta Bordalen beste bat.
2022eko apirilaren 6
Gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte Lapurdin, margoketa batzuk direla-eta

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, gutxienez lau lagun atxilotu ditu poliziak Lapurdin; Hazparnen atzeman omen dituzte haietako bi, Itsasun bat, eta Bordalen beste bat. Antza, pintaketa batzuen harira eraman dituzte atxilo 07:00ak aldera, eta Paueko polizia-zerbitzuen esku omen dago ikerketa. Pauera eraman dituzte atxilotuak, hain zuzen.

Arratsaldean protestak egin dituzte Itsasun eta Hazparnen. Manifestazio bat egin dute Itsasun 18:00etan, Herriko Etxetik abiatuta, eta kontzentrazio bat egin dute Hazparneko Elizako plazan, 19:00etan.

Euskal Irratien esanetan, 19:30ak aldera geratu dira aske lau gazteak.