AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gutxienez lau emakumek jasan zuten indarkeria matxista Nafarroan Urtezahar gauean
Bi gizon atxilotu zituzten Atarrabian eta bana Martzillan eta Zizur Nagusian. Genero indarkeria leporatu zieten hiruri, eta urruntze-agindu bat urratzea laugarren bati.
2023eko urtarrilaren 2
Gutxienez lau emakumek jasan zuten indarkeria matxista Nafarroan Urtezahar gauean

Urtezahar gauean lau gizon atxilotu zituzten Nafarroan indarkeria matxistagatik. Erasotzaileetako bi Atarrabian atzeman zituzten, genero indarkeria leporatuta bata eta emakume batekiko urruntze-agindua urratzea egotzita bestea. Zizur Nagusian eta Martzilan atxilotu zituzten gainontzeko biak, genero indarkeriagatik.