AKTUALITATEA / Migrazioa
Gutxienez hamabi lagunek galdu dute bizia Ingalaterrako kostaldera heldu nahian
Beste 50 pertsona baino gehiago zihoazen ontzi berdinean, eta desagertuta jarraitzen dute bik. Antza, ontziaren koskoa zulatu zen, oraindik Frantziako uretan zeudela.
2024eko irailaren 4
Gutxienez hamabi lagunek galdu dute bizia Ingalaterrako kostaldera heldu nahian
— ARGAZKIA Tolga Akmen/EFE

Beste sarraski bat izan da Mantxako kanaleko migrazio-bidean. Ingalaterrako kostaldera iristeko saiakeran, bizia galdu dute gutxienez hamabi lagunek. Horietatik batzuk adin txikikoak ziren. Gainera, desagertuta jarraitzen dute haiekin zihoazen beste bi pertsonak, Frantziako Estatuko agintaritzek aitortu dutenez.

Ontzi berean zihoazean beste 50 pertsona baino gehiago, eta horiek erreskatatu ahal izan dituzte; horietatik bi oso larri daude. Denak erori ziren uretara. Antza, afrikar jatorrikoak dira migratu nahian ari ziren pertsona guztiak, gehienak, Eritreakoak.

Ontzia Frantziako uretan hasi zen hondoratzen, Gris-Nez lurmutur aurrean gutxi gorabehera. Itxura denez, ontziaren koskoa zulatu zen, eta horrek eragin zuen urperatzea.

Urtea hasi zenetik, Mantxako kanalean izan den masakrerik handiena da honakoa. Orain arte, urtea hasi zenetik, gutxienez 25 lagun hil dira migrazio-bide horretan.