AKTUALITATEA / Migrazioa
Gutxienez 26 pertsona hil dira itsasoan, Kanarietara heltzeko saiakeran
200 lagun inguru irten ziren ontzian Senegalgo kostaldetik, Kanariar uharteetara iristen saiatzeko. Igandean hondoratu ziren.
2024eko irailaren 11
Gutxienez 26 pertsona hil dira itsasoan, Kanarietara heltzeko saiakeran
— ARGAZKIA El Diario

Beste ontzi bat urperatu da Kanariar uharteetarako migrazio-bidean. Aurreko igandean, 200 pertsona zeramatzan ontzi bat hondoratu zen, Senegalgo kostatik gertu. Atzo argitaratutako datuen arabera, gutxienez 26 lagunek galdu dute bizia, baina desagertuta jarraitzen dute askok eta askok, eta aurrera doaz bilaketa-lanak.

Itxura denez, Senegaldik atera zen ontzia, eta Kanarietara heltzea zen helburua. Badirudi igande arratsaldean ekin ziotela bideari ehunka pertsonak, baina egunean bertan itsasperatu zirela.