AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Greban daude Correoseko langileak
Ostiralera arte egingo dute greba langileek, "lan-baldintza duinen" defentsan. 2011tik ez dute eguneratu hitzarmena, eta hori berritzea exijitzen dute.
2022eko ekainaren 1
Greban daude Correoseko langileak

Gaur ekin diote hiru eguneko grebaldiari Correoseko langileek, Espainiako Estatu osoan. Azaldu dutenez, hitzarmen kolektiboak 11 urte daramatza berritu gabe; 2011tik, hain zuzen. Ituna berritzea eskatzen dute, "lan-baldintza duinak" eta "posta zerbitzuaren etorkizuna" bermatzeko bidean, hain zuzen.

Sindikatuen esanetan, 55.000 lanpostu zeuden Correosen 2018an, baina 7.000 postu desagerrarazi dituzte ordutik. Salatu dute, gainera, aurki egingo duela deialdi bat hainbat lanpostu publiko eskaintzeko, eta kontratu berrietatik 3.000 izango direla partzialak; alegia, %40.

Bilbon (Bizkaia) elkarretaratze bat egin dute gaur beharginek, 11:30ean, Urkijo zumarkalean.