AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Greba mugagabera jo dute Implikako Bilboko langileek, kaleratzeen kontra
Prestakuntza-ikastaroak eskaintzen ditu Implikak, eta Bilbon aritzen dira behargin gehienak. Enplegu-erregulazioko espediente baten bidez, kaleratze masibo bat ezarri nahi du zuzendaritzak.
2023eko martxoaren 17
Greba mugagabera jo dute Implikako Bilboko langileek, kaleratzeen kontra
— ARGAZKIA ELA

Atzo ekin zioten greba mugagabeari Implika Hezkuntza enpresako Bilboko (Bizkaia) langileek. Enplegu-erregulazioko espediente (EEE) baten bidez, Bilbon kaleratze kolektibo bat jarri nahi du martxan enpresako zuzendaritzak. Neurri horren kontra jo dute grebara beharginek, eta mobilizazioak hasi dituzte. Enpresaren Bilboko egoitzaren aurrean informazio-piketeak izan ziren atzo goizean. Hurrengo asteazkenean, martxoaren 22an, manifestazio bat egingo dute hiriburuan.

Implikako beharginek soldatapeko lanari lotutako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dituzte Espainiako Estatu osoan. Dena den, Bilbon dago enpresaren egoitza soziala, eta han aritzen dira langile gehienak.

Enplegu-erregulazioko espedienteari buruzko bilerak hasi ditu jada enpresak, Madrilen. Espedientearen inguruan galdetzeari ekin zion atzo.