AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Greba mugagabea hasiko dute Arabako Mediterraneoko Ibaiak 2021eko langileek
Urtarrilaren 27an ekingo diete lanuzteei aldi baterako enpresa-elkarteko langileek, segurtasun-, osasun- eta soldata-baldintzak hobetzeko asmoz. Uraren Euskal Agentziak azpikontratatu zuen zerbitzua.
2022eko urtarrilaren 21
Greba mugagabea hasiko dute Arabako Mediterraneoko Ibaiak 2021eko langileek

Arabako ibaien mantenuaz arduratzen da Mediterraneoko Ibaiak 2021 izeneko aldi baterako enpresa-elkartea (ABEE), Uraren Euskal Agentziak azpikontratatu baitzuen zerbitzua. Beharginek lan-baldintzak hobetzeko hainbat proposamen egin dituzten arren, elkarteko zuzendaritzak ez die erantzunik eman.

Egoera horren aurrean, langileek grebari ekingo diote hurrengo ostegunean, urtarrilaren 27an, haien lan-baldintzak salatzeko. Hainbat dira beharginen aldarrikapenak: lan toxiko, arriskutsu zein nekagarriak egiteagatik ordaintzen diren plusak haiei ere aitortzea dute helburu, bai eta "segurtasun-, osasun- eta soldata-baldintzak" hobetzea ere.