AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Greba mugagabea hasi dute Zamudioko DHL Suplly Chain enpresako langileek
Euskaltelekin sinatutako kontratua amaitu ostean, enpresa lekualdatuko dutela eta langileak kaleratuko dituztela jakinarazi die DHLko zuzendaritzak langileei, eta greba abiatu dute haien lanpostuak mantentzeko.
2022eko urtarrilaren 25
Greba mugagabea hasi dute Zamudioko DHL Suplly Chain enpresako langileek

Zamudioko (Bizkaia) DHL Suplly Chain enpresak langileei jakinarazi die lantegia Guadalajarara lekualdatu eta hogei langileak kaleratuko dituela. Antza denez, Euskaltelek DHLrekin duen kontratua bertan behera uztea erabaki du telefonia-enpresak, eta kontratu horren haustea dela-eta, DHLk langileak kaleratzea erabaki du.

Hori dela-eta, langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, kaleratzeak ekiditeko.