AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Gorraitzen, harrera-gune feministari eraso zioten irailean hainbat faxistak
Sinbolo frankistak eta falangistak zeramatzaten erasotzaileek. Eguesibarko Udalaren isiltasuna salatu dute.
2025eko azaroaren 4
Gorraitzen, harrera-gune feministari eraso zioten irailean hainbat faxistak
— ARGAZKIA Sarriguren Web

Irailean, Gorraizko (Nafarroa) jaietan, eraso faxista bat jasan zuten harrera-gune feministan zeuden bi langilek. EITBk jaso duenez, Berhezi Berdintasun Kontsultorioak salatu du erasoa, gertatu eta bi hilabete beranduago: azaldu duenez, bi biktimak harrera-gunean lanean ari zirela oldartu ziren haien aurka hainbat pertsona, taldean. Erasotzaileek sinbolo frankistak eta falangistak zeramatzaten gainean.

Berhezik gaineratu duenez, Eguesibarko Udalak (UPN) irailean bertan izan zuen erasoaren berri, baina isilik mantendu da.