AKTUALITATEA / Errepresioa
GKSko militante bat auzipetu dute, Zuberoan egin ziren margoketa batzuk direla-eta
Maiatzean epaituko dute Paueko auzitegian. Militantzia politikoaren aurkako eraso bat dela nabarmendu du Ipar Euskal Herriko GKSk.
2022eko otsailaren 14
GKSko militante bat auzipetu dute, Zuberoan egin ziren margoketa batzuk direla-eta

Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak jakinarazi duenez, kide baten aurkako prozesu judizial bat ireki dute epaitegietan. Zuberoan agertu ziren pintaketa batzuk egitea egozten diote, eta maiatzean epaituko dute. Paueko (Okzitania) auzitegian izango da epaiketa.

Honakoa militantzia politikoaren kontrako eraso bat dela salatu dute Ipar Euskal Herriko GKSko kideek. Azaldu dute, bestalde, hainbat ekimen antolatu dituztela prozesu judizialeko gastu ekonomikoei aurre egiteko. Aurki izango dira berri gehiago.