AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizonezko batek ukituak egin zizkien bost emakumeri, Gasteizko izotz pistan
Gizonezko batek ukituak egin zizkien bost emakumeri atzo, igandea, Gasteizen. Erasotuetako lau, adingabeak dira.
2019eko abenduaren 23
Gizonezko batek ukituak egin zizkien bost emakumeri, Gasteizko izotz pistan

Atzo arratsaldeko 19:00etan, gizonezko batek eraso egin zien Gasteizko (Araba) Andre Maria Zuriaren plazan dagoen izotz pistan zebiltzan hainbat emakumeri. 28 urteko gizonezkoak, patinatzen ari ziren bost emakumeri ukituak egin zizkien; haietako lau adingabeak dira.