AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizonezko batek emakume bat eraso du trenean, Bilbo-Bermeo ibilbidean
Bilbo-Bermeo tartean izan zen sexu-erasoa, astelehenean. Keinuak egin ostean, adin txikiko neska bat behartu zuen gizonezko batek.
2020eko uztailaren 15
Gizonezko batek emakume bat eraso du trenean, Bilbo-Bermeo ibilbidean

Atzo, uztailak 14, 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gernikan (Bizkaia), adin txikiko emakume bati eraso egiteagatik. Astelehen gauean izan zen sexu-erasoa, trenean, Bilbotik (Bizkaia) Bermeora (Bizkaia) doan bidean.

Bagoi berdinean zeudela, emakumeari zuzendutako keinuak egiten hasi zen gizonezkoa; hain zuzen, zentzu sexuala zuten keinuak. Gero, behartu egin zuen: behin eta berriz saiatu zen neskari ukituak egiten, eta bagoitik alde egin zuen berak. Trenetik irten eta etxera iristean, gertatutakoa azaldu zien senideei.