AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizonezko batek bere bikotekidea labanaz sastatu eta larri zauritu du Donostian
52 urte ditu gizonezkoak eta labanaz sastakatu du bere bikotekidea Donostian. Ertzaintzak erasotzailea atxilotu du eta emakumea larri zaurituta eraman dute ospitalera.
2020eko azaroaren 24
Gizonezko batek bere bikotekidea labanaz sastatu eta larri zauritu du Donostian

Donostiako (Gipuzkoa) Gros auzoan gertatu da erasoa. 52 urteko gizonezko batek bere bikotekidea erasotu du labanaz, eta emakumea larri eraman dute Donostia Ospitalera. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak atxilotu egin du erasotzailea. Goizeko 05:00ak aldera izan da erasoa.

Bi emakume labanaz erasotuak hiru egunetan

Herenegun, Gasteizko (Araba) Lakua auzoan, emakume bat hainbat aldiz sastakatzen saiatu zen haren bikotekide ohia, eta besoetan egin zizkion zauriak. Erietxera eraman behar izan zuten emakumea, artatua izan zedin.