AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizon batek hiru emakumeri egin zien eraso igande goizaldean, Hernanin
Hernaniko Alde Zaharrean izan ziren sexu erasoak, taberna batean.
2020eko otsailaren 10
Gizon batek hiru emakumeri egin zien eraso igande goizaldean, Hernanin

Aurreko igande goizaldean, otsailak 9, hiru emakumeri eraso egin zien gizonezko batek. 01.00ak aldera jazo ziren erasoak, Hernaniko (Gipuzkoa) Alde Zaharreko taberna baten barruan, hain zuzen ere.

Emakumeek azaldu dutenez, taberna barruan zeudela, haiengana hurbildu zen erasotzailea eta ukituak egin zizkien. Salaketa ipini ostean, atxilotu egin zuen Ertzaintzak. 29 urte ditu.