AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizon batek emazteari eta alabari egin die eraso Gasteizen
Erasotzailearen semeak jakinarazi zuen gertatutakoa, aitak ama eta alaba jipoitu zituela ikusi zuenean.
2020eko maiatzaren 15
Gizon batek emazteari eta alabari egin die eraso Gasteizen

Asteazkenean, hilak 13, Gasteizko (Araba) Ehari-Gobeu auzoan emaztea eta alaba jipoitu zituen gizonezko batek. Erasotzailearen semea gertatutakoaren lekuko izan zen, eta eguerdiko 14:00ak inguruan deitu zion Gasteizko Udaltzaingoari.

Emakumeak kolpe handi bat zuen aurpegian udaltzainak etxebizitzara bertaratu zirenean, eta eraikinaren eskaileretan aurkitu zuten 59 urteko erasotzailea. Atxilo eraman zuten.