AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, neska adingabeen aurkako mehatxu bidezko sexu-erasoengatik
Zehazki, 45 sexu-delitu leporatu dizkiote, besteak beste, 13 eta 15 urte arteko hamabi neska adingaberen aurkako erasoak egin eta pornografia zabaltzeagatik.
2020eko abenduaren 16
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, neska adingabeen aurkako mehatxu bidezko sexu-erasoengatik

22 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, sexu-erasoekin lotutako 45 delitu egotzita. Besteak beste, 13 eta 15 urte arteko hamabi neskari mehatxu bidezko sexu-erasoak egitea leporatu diote, baita haurren artean pornografia zabaltzea ere. Nafarroan erasotutako adingabe batek jarritako salaketari esker hasi zuten ikerketa: bere argazki eta bideoekin egin zioten mehatxu.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere atzeman dituzte eraso horiek jasan dituzten pertsona gehiago, baita Euskal Herritik kanpo ere: Herrialde Katalanetan eta Andaluzian. Zabaldutako informazioaren arabera, atxilotuak gazteentzako webguneen bitartez lortzen zuen eduki sexuala, mehatxu bidez, gero zabaltzeko.