AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gernikan, neska adingabe bati eraso dio bere futbol entrenatzaileak
Duela urtebete jakinarazi zuten saskibaloiko entrenatzaile batek hiru urtez egin zizkiola sexu-abusuak beste neska bati. Beste hainbat emakumek jasan zituzten bere tratu txarrak.
2024eko abenduaren 3
Gernikan, neska adingabe bati eraso dio bere futbol entrenatzaileak

Futbol entrenatzaile bat salatu dute Gernikan (Bizkaia), adin txikiko neska bati sexu-erasoa egiteagatik. Busturialdeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak eman du horren berri, eta gogorarazi du urtebete ere ez dela igaro, herri berdinean, saskibaloiko entrenatzaile batek egindako erasoak argitaratu zituztenetik.

Iazko abenduan azaldu zuten adin txikiko neska batek hiru urtez jasan zituela bere entrenatzailearen sexu-erasoak. Mario Lopez da erasotzailea: neskak 13 urte zituenean eta Lopezek 31 hasi ziren abusuak. Allende Salazar eskolan ekin zion gizonak adingabeari erasotzeari, baina Lointek Gernika klubean ere topatu ziren gero.

Klub horretan, beste hainbat emakume kirolariri ere tratu txarrak eman zizkien Lopezek. Hala ere, hori sekretupean gordetzeko eskatu zien klubak biktimei.

Botere-posizioa

"Erasotzaile horiek entrenatzaile figurak dakarren botere-harremanaz aprobetxatzen dira adingabe horiek sexualki jazartzeko", salatu du Busturialdeko Itaiak: