AKTUALITATEA / Errepresioa
Gazte talde bat jipoitu eta lagun bat atxilotu du Ertzaintzak Irunen
Joan den larunbatean, Mosku plazako tabernak itxi zituztenean, gazte talde baten aurka oldartu ziren Irungo udaltzainak, tabernak itxi ostean kalean geratu zirelako.
2020eko urriaren 5
Gazte talde bat jipoitu eta lagun bat atxilotu du Ertzaintzak Irunen

Gazte bat atxilotu eta beste hainbat jipoitu zituzten joan den larunbatean Irungo (Gipuzkoa) udaltzainek eta ertzainek, Mosku plazako tabernak itxi eta gero. Antza denez, tabernak itxi zituztenean, Txori izeneko tabernaren inguruan geratu ziren hainbat gazte, eta udaltzain batzuk iseka eginez gerturatu ziren haiengana. Eztabaidan aritu ostean, oldartu egin ziren udaltzainak, eta gazteak borra-kolpez jipoitzen hasi ziren.

Handik gutxira iritsi ziren ertzainak, eta Irungo, Oreretako (Gipuzkoa), Hernaniko (Gipuzkoa) eta Donostiako (Gipuzkoa) patruilak bertaratu ziren. Jendea kolpatu, pertsona bat atxilotu eta gutxienez bi lagun identifikatu zituzten.

Polizia indarren errepresioari aurre egiteko sortu dute Mosku Defendatu behin-behineko plataforma, testigantzak eta argazkiak jasotzeko nahiz larunbat gauean gertatutakoa salatzeko. Hau dela eta, mosku.defendatu@gmail.com posta elektronikoa jarri dute martxan, testigantzak biltzen hasteko.