AKTUALITATEA / Gazte koordinadora sozialista
Gazte langileek elkartasuna antolatzeko deia, Ordizian
Joan den larunbaterako antolatu zuten Gazte Eguna Ordiziako Gazte Asanbladak eta Goierriko GKSk, mobilizazio bat barne.
2022eko uztailaren 19
Gazte langileek elkartasuna antolatzeko deia, Ordizian

Aurreko larunbatean Gazte Eguna izan zen Ordizian (Gipuzkoa), Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ordiziako Gazte Asanbladak antolatuta. Egun osoko egitarauaren barruan, manifestazio bat egin zuten arratsaldean, Ordiziako pilotalekutik abiatuta. Hala, Gazte langileok elkartasuna antolatu lelopean, herriko kaleak zeharkatu zituzten hainbat eta hainbat gaztek.

Ikusi hemen Gazte Eguna aurkezteko egin zuten agerraldia:

#Ordizia | Prentsaurrekoa pic.twitter.com/zSU3byX5bv

— Goierriko GKS (@GKS_Goierri) July 7, 2022