AKTUALITATEA / Jazarpen politikoa
Gaur izango da EH Bilduk Hernanin erabilitako errepresioaren kontrako elkarretaratzea
San Joan festetan txosna bat jartzeagatik, Mugimendu Sozialistari 3.000 eurotik gorako isuna ezarri dio Hernaniko Udalak. Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratze bat antolatu du gaur arratsalderako; 19:00etan izango da, Gudarien plazan.
2022eko abenduaren 26
Gaur izango da EH Bilduk Hernanin erabilitako errepresioaren kontrako elkarretaratzea

Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak aurreko astean salatu zuen Hernanin (Gipuzkoa) jasandako errepresioa: San Joan jaietan txosna bat jartzeagatik, 3.168 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Hernaniko Udalak, EH Bildu buru duela. Udalak eta Hernaniko Txosna Batzordeak beto politikoa ezarri zioten Mugimendu Sozialistari San Joan jaietan, ohiko txosnagunean txosna bat jartzea debekatuta. Hala ere, gainerako eragile guztien modura txosna bat jartzeko daukan eskubidea aldarrikatu zuen Mugimendu Sozialistak, eta txosna bat jarri zuen Txosna Batzordeak kudeatzen duen eremutik kanpo. "Espazio publikoa erabiltzeko eskubidearen zein txosnaren bidez gure jarduna finantzatzeko beharraren defentsan" egin zuen hautu hori.

Horri lotuta jarri dio orain isuna udalak, Hernaniko alkatearen (EH Bildu) aginduz. "