AKTUALITATEA / Soldata sistema
Gasteizko Olabide Ikastolan, bi langile bota eta euren lana azpikontratatu dute
Administrazio-lanak egiten zituzten bi beharginek, eta salatu dute "arrazoi ekonomikoengatik" kaleratu dituztela.
2024eko uztailaren 15
Gasteizko Olabide Ikastolan, bi langile bota eta euren lana azpikontratatu dute
— ARGAZKIA Micole

Gasteizko (Araba) Olabide Ikastolako langile-batzordeak jakinarazi duenez, administrazio-lanak egiten zituzten bi langile kaleratu dituzte, lan horiek azpikontratatzeko. Gainera, lanean jasandako "jazarpen morala" ere salatu dute kanporatutako beharginek. Azken egunetan, langile-batzordeak deituta, protestak izan dira Ikastolan bertan, kaleratzeak salatzeko.

"Arrazoi ekonomikoengatik" bidali dituzte kalera bi beharginak, eta langile batzordeak seinalatu du azpikontratazioak langileen prekaritatea dakarrela. Hala, beldur da Ikastolako Kontseilu Errektoreak ez ote dituen beste lanpostu batzuk ere azpikontratatuko. Mobilizazioekin jarraituko dute, kaleratutako langileak berriz har ditzaten.