AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen, labanaz eraso dio emakume bati bere bikotekide ohiak
Urruntze-agindua urratuta, emakumearengana jo eta eraso egin zion 53 urteko gizonak: heriotza-mehatxuak egin zizkion eta labanaz zauritu zuen.
2024eko otsailaren 5
Gasteizen, labanaz eraso dio emakume bati bere bikotekide ohiak

Aurreko ostiral eguerdian, emakume bati eraso zion bere bikotekide ohiak Gasteizen (Araba). Etxeraino jarraitu zion gizonak, eta atarira heltzean, gogor kolpatu zuen emakumea, berekin etxera sartzera behartzeko. Barrura sartzean, labanaz eraso zion: zauriak egin zizkion besoetan, baita heriotza-mehatxuak ere.

Erasotzaileak urruntze-agindu bat dauka ezarrita, baina hura urratu zuen bere emazte ohiari eraso egiteko. Ostiraleko eraso matxista zela-eta abisua eman zenean eta gizonezkoa atxilotzera joan zirenean, emakumearen etxean jarraitzen zuen berak; ohe baten azpian ezkutatzen saiatu zen.

Atxilo eraman zuten eta, epailearen aurretik igaro ostean, espetxeratu egin zuten. 53 urte ditu.