AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek
Aurreko asteartean izan zen, etxebizitza batean. Aurten, gutxienez 112 eraso matxista salatu dituzte Gasteizen.
2025eko maiatzaren 5
Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek

Beste eraso matxista baten berri eman dute Gasteizen (Araba). Aurreko asteartean, apirilaren 29an, emakume bati eraso zion gizonezko batek, etxebizitza batean. Gertatutakoa salatu zuen emakumeak, eta erasotzailea auzipetu dute jada.

Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak aurreko astean jakinarazi zuenez, apirilean gutxienez 23 emakumek salatu dute indarkeria matxista jasan izana, eta, urtea hasi zenetik, 112 eraso atera dira argitara hirian. "Larriagoa bilakatu daitekeen errealitate honen aurka borrokatu behar dugu", esan zuten Itaiako kideek.