AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen, emakume bat hiru egunez atxiki eta jo du bikotekide ohiak
Urruntze-agindua urratuta eraso dio andreari 61 urteko gizonak.
2025eko irailaren 29
Gasteizen, emakume bat hiru egunez atxiki eta jo du bikotekide ohiak
— ARGAZKIA Gasteiz Hoy

Gasteizko (Araba) Lakua-Arriaga auzoan, 61 urteko gizonezko bat atxilotu zuten aurreko ostegun arratsaldean, bere bikotekideari eraso egiteagatik. Hiru egunez etxean atxikirik izan zuen emakumea eta eraso fisikoak egin zizkion, lesioak eraginez. Gainera, berekiko urruntze-agindua hautsi zuen.