AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen, emakume bat bortxatu du bere bikotekideak
Biek partekatzen duten etxean izan zen erasoa, igande goizaldean: labana batekin mehatxu eginda, emakumea berekin sexu-harremanak izatera behartu zuen 20 urteko gizonak.
2023eko urriaren 24
Gasteizen, emakume bat bortxatu du bere bikotekideak

Aurreko asteburuan, emakume bat bortxatu zuen bere bikotekideak Gasteizen (Araba). Larunbat gauean festa egin eta gero, partekatzen duen etxebizitzara elkarrekin itzuli zen bikotea, eta orduan eraso zion emakumeari 20 urteko gizonezkoak. Belarrondokoak eman zizkion eta labana batekin mehatxu egin zion, berekin sexu-harremanak izatera behartzeko.

Igandean bertan atxilotu zuten erasotzailea, eta atzo utzi zuten agintaritza judizialaren esku.