AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen, emakume bat bahitu eta kolpatu du bikotekide ohiak
Erasotzaileak urruntze-agindu bat zeukan ezarrita, emakumeari aurretik egindako tratu txarrengatik.
2024eko martxoaren 19
Gasteizen, emakume bat bahitu eta kolpatu du bikotekide ohiak

Igande gauean, 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bere bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Bahitu, hiriburuko lokal batera eraman eta jo egin zuen emakumea. Zenbait orduz izan zuen lokal horretan bahiturik, eta hainbatetan eraso zion.

Azkenean, handik ihes egitea lortu zuen emakumeak, eta abisua eman zuen. Erasotzailea atxilotu zuten orduan. Emakumearekiko urruntze-agindu bat zeukan ezarrita, aurretik ere tratu txarrak eman baitzizkion.