AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen, andre bat erailtzen saiatu da bere senarra
84 urteko gizonezkoak larriki zauritu du emakumea, bikotearen etxebizitzan. Goizaldean atxilotu dute erasotzailea.
2024eko irailaren 6
Gasteizen, andre bat erailtzen saiatu da bere senarra

Bart goizaldean, 04:00ak aldera, emakume bati eraso dio bere bikotekideak Gasteizen (Araba). Bikotearen etxebizitzan gertatu da erasoa: andrea hiltzen saiatu da bere senarra, arma zuri bat erabilita. Erasoan, gizonezkoak larriki zauritu du emaztea, eta Txagorritxura eraman behar izan dute.

84 urte ditu erasotzaileak, eta atxilotu egin dute. Ez dute informazio gehiago eman argitara.