AKTUALITATEA / Soldata sistema
Garraiolari bat hil da Irunen
Aurten, gutxienez bederatzi gidari hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela.
2025eko maiatzaren 21
Garraiolari bat hil da Irunen

Beste lan-heriotza bat atera da argitara Euskal Herrian. Herenegun, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren ondoan hil zen garraiolari bat, Irunen (Gipuzkoa). Iturri sindikalen arabera, "heriotza ez-traumatikoa izan zen". 66 urte zituen beharginak, eta Transpide enpresarentzat jarduten zuen soldatapean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hogei langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Horietatik bederatzi ziren garraiolariak.