AKTUALITATEA / Soldata sistema
Garraiolari bat eraila Pasaiako portuan
Dirudienez, arraina deskargatu ondoren, bihotzekoak jota zendu da 50 urte inguruko behargina. Dena den, artatzen saiatu direnean, sukarra zuela ere konturatu dira.
2020eko apirilaren 16
Garraiolari bat eraila Pasaiako portuan

Gaur, apirilak 16, garraiolari bat zendu da Pasaiako (Gipuzkoa) portuan, hainbat ontzitan jasotako arraina deskargatu ostean. Antza, bihotzekoak jota zendu da 50 urte inguruko langilea, baina artatzen saiatu direnean, sukarra zuela ere ikusi dute.

Hori dela-eta, Covid-19 birusaren aurkako protokoloa jarri dute martxan portuan. 6-7 langile bakartu dituzte, kutsatuta egon daitezkeelakoan.

Arrigorriagan (Bizkaia) ere langile bat erail dute gaur, Txako industriaguneko Talleres Berastegui lantokian. Hala, gaurko bi hildakoak zenbatuta, aurten gutxienez 23 langile hil dituzte haien lanpostuetan Euskal Herrian, Zaldibarko (Bizkaia) hondakindegian desagertutako biak barne.